has abstract
| - Maltioko Natura Erreserba Hertsia (finlandieraz, Maltion luonnonpuisto) Savukoski udalerrian dagoen da. Guztira, 147,46 km²-ko azalera dauka eta 1956. urtean sortu zen bertako natura berezia babesteko asmoz. Gaur egun erakundeak kudeatzen du. Maltiok Ekialdeko Lappiko lurraldearen bereizgarri nagusiak biltzen ditu: tamaina txikiko mendiak, ibai eta errekasto meharrak eta, batik bat, baso boreal eremu zabalak. Babestutako eremua eskualdeko ibai askoren iturburua da. Besteak beste, Värriöjoki, Tenniöjoki eta izena zor dion Maltiojoki ibaiak natura erreserba hertsiko mendietatik jaisten diren errekastoetatik sortzen dira. Ingurune honetan itxura hartzen duten ibaiek, era berean, Lappiko Kemi ibai nagusia elikatzen dute, beraz, Maltiok Kemijokiren arroaren gune garrantzitsua hartzen du. Bestalde, Salla udalerriaren mugatik hurbil, natura erreserba hertsiaren ekialdean, Peuratunturi, Kostertunturi eta Maltiotunturi mendiak daude. 500 metrora ere iristen ez diren hiru mendi horiek dira, hain zuzen ere, Savukoski ekialdeko mendi garrantzitsuenak eta babestetuko eremuaren ingurunea baldintzatzen dutenak; bertan daude Maltioko eremu alpino bakanak. Altuera baxuagoko beste tontor batzuk ere badira, hala nola, Pahavaara, Hongikkovaara, Palo-Reutuvaara, Kärppävaara, Kärppäauvakonlaki eta Linjavaara. Hala eta guztiz ere, Maltioko Natura Erreserba Hertsiaren bereizgarri nagusia taiga da. Urmael eta errekastoek (%1), eremu alpinoek (%2) eta zohikaztegiek (%10) hartzen duten ingurunea kenduta, gainontzekoa zuhaixka subartikoek eta, batez ere, baso borealak hartzen dute. Bertako habitat basatia izan zen, hain zuzen, 1956. urtean adituek babestu nahi izan zutena eta gaur egun ikerketa zientifiko nagusien jomuga dena. Bertan bizi diren animalien artean daude, esaterako, jatuna, elur-oreina, igaraba, ipar-katamotza, otsoa eta hartz arrea. Babestutako eremuan aurki daitezkeen hegaztien artean, aldiz, aipatzekoak dira, besteak beste, baso-berdantzak, basoilarrak, belatz txikiak, beltxarga oihulariak, borrokalariak, buztangorri argiak, buztanikara zuriak, buztanoriak, euli-txori grisak, hontz gabiraiak, hontz handiak, ipurzuriak, kuliska pikart eta txikiak, kurlinta bekaindunak, laponiako urubiak, larre-buztanikarak, larreoiloak, mokokerrak eta mokoker papagaiak, mozolo txikiak, okil beltz eta hiruhatzak, papourdinak, pinu-gailupak, siberiar eskinosoak, tarinak, Tengmalm hontzak, txoka txikiak, uda-txirtak eta urre-txirri arruntak daude. Azkenik, badira desagertzeko arriskuan dauden espezieak ere, belatz gorria eta bernagorri iluna tartean, zientzialariek arreta berezia eskaintzen dieten espezieak. Babestutako natura eremuan zehar nahierara ibiltzea debekatua dago urtean zehar. Dena den, badaude salbuespenak: herriko abeltzainek elur-oreinak eremura eraman ditzakete, eta bertako basafruitu eta onddoak hartzeko baimena ere badute. (eu)
- Maltio Strict Nature Reserve (Maltion luonnonpuisto) is a strict nature reserve located in Lapland, Finland. It has been used f.e. to study the relation of reindeers and predators. At Maltio is lot of bird species.
* v
* t
* e
* v
* t
* e (en)
|